
Ehun pertsona inguru bildu zen atzo Ermuko merkatu plazan KORRIKA afariaren aitzakian. Irulitxa fanfarreak bertan bukatu zuen kalejira eta afariari ekin zitzaion ondoren. Araba taldearekin dantzaldia izan zen afalostean eta tartean omenaldia egin zitzaion Marisabel Garitagoitiari. Gauerdira arte iraun zuen jaigiroak, Korrika 01:00ak inguruan noiz helduko zain.
Aurretik, arratsaldeko 15:00etatik, Korrika Txikia, Gramola haur berberna, txokolatada, mutil-dantzak, larraindantza, batukada eta trikitixa egon zen Ermuko plazan. Argazkian: afal osteko dantzaldia.







Comments
RSS feed for comments to this post