Ermuan jaigiroa nabaria da egunotan, eta larunbatetik asteartera areagotuko da, Santixauetako egun handiak baitira.
Euskal Birusa Elkartetik jaiak eta euskarak bat egin dezaten ahalegintxoa egingo dugu. Euskararen "birusa" kutsatu eta kutsatu arazi, hori da gure nahia baita jai hauetan ere. Aurten "Atara ZaratA!" oihuarekin gatoz. Gora jaia! Bai, baina euskara mingainean bada, hobe!
Txosna daukagu Erdikokalen: "TXIKURIXA", edari eta bokata goxoak eta giro apartarekin. Ongi etorriak izango zarete guztiok. A, eta kamisetak ditugu salgai, polit-politak. Eta pegatinak. Eta jairako gogo itzela.
Zatoz!







Egindako inkestaren arabera, euskalbirusa.org-ko irakurleen gehiengo handi batek ez daki RSSa eta feed irakurleak zer diren ere.



