Ermuko San Juan Sua asteazkenean ospatuko da, hilak 23. Aurtengo berrikuntzen artean, irrintzi ikastaro bat antolatu da Nekane Akarregirekin. Astelehenean izango da, hilak 21, 20:00etan Musika Eskolan. Ordubete inguruko ikastaroan irrintzia botatzeko teknika erakutsiko da. San Juan gaueko irrintzi lehiaketara prestatuago joateko aukera paregabea dugu, eta doakoa da.
San Juan gaueko beste ekitaldi berria "Axuri Beltza" dantzaldi jendetsua izango da. Facebook-en bidez iragarri da jada eta Ermuko dantzazale gazte orori deialdi irekia egina dago.
Beste hainbat ekitaldi ere izango ditugu plazan, iluntzean: txalaparta, Pispilu abesbatza, suzko zezena, musika,... eta Sua, noski.






Egindako inkestaren arabera, euskalbirusa.org-ko irakurleen gehiengo handi batek ez daki RSSa eta feed irakurleak zer diren ere.




Comments
RSS feed for comments to this post