euskalbirusa.org

  • Testuaren tamaina handiagotu
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina txikiagotu

Nor gara

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

euskalbirusa.org pegata

Jada sarean gara, luzarorako geratzeko asmoarekin gainera.

Euskalbirusa.org-ek komunikazio tresna bat izan nahi du, ermuar eta mallabitarrontzat, gurean gertatzen direnetaz jarduteko. Ez da izango Drogetenitturri on-line bat, nahiz eta, nola ez, aldizkaria eskuragai egongo den, hilero, pdf artxibo gisa, deskarga librean. Webgunea, daukagunaren osagarri izango da.

Euskalbirusa.org-ren abantaila nagusia partaidetzarena da. Berri edo artikulu bakoitzaren inguruan komentarioak lagatzeko aukera hor dago. 

Webguneak berri atal nagusi bat du, non saiatuko garen, gurean gertatzen direnei jarraipena egiten, dela kultur ekitaldi, dela gertaera sozial eta abar. Kronikak leku nagusia izango du, eta hor zuen partehartzea biziki eskertuko dugu, komunikazio tresna eraginkor eta baliotsua egite aldera.

Bestalde, Agenda atalean, gure herrietako egutegi kultural ahalik eta osatuena aurkitzeko aukera eman nahi dugu.

Hor daude ere, ahozko ondarea kontsultazeko estekak. Mallabikoan bada materialik entzuteko eta baita ikusteko ere, Ermukoan, aldiz, lantxoa dago egiteke, baina edonola ere, ahotsak.com-erako esteka hoietan topatuko dugu materiala etorkizunean.

Besterik gabe. Sar zaitezte gurera, zuenera, saltseatu, arakatu, gozatu eta parte hartu, lagaiguzue zuen komentarioa zerbaitek atsegina eman badizue, edo kezka sortu, edo dena delakoa. Ongi etorriak.

 

EUSKAL BIRUSA KULTUR ELKARTEA

Euskal Birusa kultur elkartea 1990 urtean sortu zen Ermuan, herriko zenbait euskaltzaleren ekimenez. Hasieratik elkartearen helburua  euskararen erabilera sustatzea izan da, eta horretarako, erdaldun elebakarrak gehiengoa diren errealitatean sakabanatuta bizi den euskal hiztun komunitate esanguratsua trinkotzea bilatu du . Euskaldunei euskaraz bizitzeko aukerak areagotuko dizkien trinkotze hori, une eta gune egokiak eskainiz sustatu du elkarteak, Ermuan ere, euskaraz bizitzea, aukera eta  gozamen iturri dela erakutsiz. Helburu eta estrategia horiek kontuan izanik, Euskal Birusak, urte hauetan guztietan zenbait ekimen burutu du, horietako asko bere kabuz  eta herriko beste eragilerekin elkarlanean gainontzekoak.


Sorrera: 1990 urtea
Bazkide kopurua: 287 bazkide
Helbidea: Elexoste – Erdikokale 2, 1. 48260 Ermua
Telefonoa: 943 17 93 50

Helbide elektronikoak:

(Elkartea) Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

(webgunea) Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

(Drogetenitturri aldizkaria) Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

www.euskalbirusa.org 

 

bilatzailea

Interneten ibiltzeko modu azkarra

Egindako inkestaren arabera, euskalbirusa.org-ko irakurleen gehiengo handi batek ez daki RSSa eta feed irakurleak zer diren ere.

Hona hemen bideo argigarri bat, euskara garbian. Egin klik hemen.

Internet erabiltzeko modu berri eta azkarra ezagutu ezazu!

Inkesta

Oporrak bukatu dira eta...
 

Datozenak

Iraila
Folkez Blai
Irailaren 10ean, ostirala, plazan, 18:30etik aurrera: LAFRA, ZAMBURIEL, SOKAIDE eta SEAFOID taldeen kontzertuak.
Folkez Blai

Irailaren 11an, larunbata, plazan, 18:30etik aurrera: STOLEN NOTES, KEYMPA eta ACETRE taldeen kontzertuak.

Folkez Blai
Irailaren 12an, igandea, plazan, 18:30etik aurrera: LA CAMERATA CERVANTINA eta OLGA Y LOS MINISTRILES taldeen kontzertuak.
Ikusi egutegi osoa

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos and videos from Euskal Birusa. Make your own badge here.


Postal lehiaketa


Egin klik irudian lehiaketaren nondik-norakoak irakurtzeko.

LEHIAKETA

Uztaila-abuztuko erantzuna: Tribial Feministak 1200 galdera ditu.

Irabazlea: Mirari Jauregi

SARIA: 2 pertsonentzako afaria Mallabiko Herriko Tabernan

Egoitza aldaketa (behin-behinekoa)

Elexosten obrak direla eta
behin-behineko egoitza berria dugu:

Errebalburu 1, behea

Ermuan, jakina.