Bertako Bilduma atala inauguratu du Ermuko Udal Liburutegiak. Ermuan sortutako informazio, dokumentu zein kultur ondarea biltzeko asmoarekin egindako webgunea da, Udalaren webgunearen baitan.
Aurreko astean aurkeztu zen egitasmo hau amaitu gabe dago, hau da, material asko sareratzea falta da oraindik, baina Ermuko Ondarea eskura edukiko dugun ataria etengabe hornitzen joango dira.
Irudian klik egin eta bisitatu Ermuko Liburutegiko Bertako Bilduma.







Egindako inkestaren arabera, euskalbirusa.org-ko irakurleen gehiengo handi batek ez daki RSSa eta feed irakurleak zer diren ere.



