
Carmen, Toñi, Nora, eta argazkian agertzen ez diren Eider, Miguel eta Angela ermuarrek osatzen dute Berbalagun talde hau. Euskara ikasleak eta euskaldun zaharrak, batera, mintzapraktikan.
Eider eta Nora laguntzaile gisa joaten dira, beraiek ederto asko hitzegiten baitute euskaraz, eta taldekideentzako osagarri ezinbestekoa dira.
Eider eta Norarentzat ez da lehendabiziko urtea Berbalagun egitasmoan, Norak urtero errepikatzen du, adibidez. Eiderri, unibertsitateko ikaslea izanik, kredituak eskuratzea ahalbidetzen dio Berbalagunek.
Carmen eta Toñi, adibidez, euskaltegian ari dira euskara ikasten, eta esperientzia honek balio die mingaina euskaraz dantzatzeko, asteroko ordubetea motz geratzen zaien arren, esan digutenez.
Baina, ohitura hartua dute beraien artean elkartzen direnetan euskaraz egiteko, berbalagun orduan zein kalean. Taldeko euskaldun berriek adierazi dutenez, aukera murritzak dituzte euskaraz jarduteko. Toñik dioenez, bere lantokian (taberna) aukera badu mintzapraktikarako baina "bizkaieraz aritzen dira, eta asko kostazen zait ulertzea".
Euskaraz erabiltzeko gogotsu daude. Kalean topatzen badituzu egiezu euskaraz, eskertuko dizute eta.






Egindako inkestaren arabera, euskalbirusa.org-ko irakurleen gehiengo handi batek ez daki RSSa eta feed irakurleak zer diren ere.



