Ermuko Udal Euskara Sailak 14 urtetik gorakoentzako III piropo lehiaketa antolatuko du San Balendin egunetik martxoaren 13ra bitartean. Ekimenaren helburua eguneroko jardunean euskara modu sortzaile, ez-sexista, adierazkor eta ludiko batean erabili eta zabaltzea da Lehiaketan parte hartzeko piropo bat idatzi eta Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera edota Udal liburutegian zein euskaltegietan jarriko diren kutxetan sartzea besterik ez da egin behar; orrialdetxo batean piropoa idatzi, egilearen izen-abizenak, adina eta telefonoa gehitu.
La Perla talasoterapian sasoian jartzeko talaso zirkuitua, masajea Aromaterapiarekin eta dastatzeko menua irabazteko lehian sartuko dira parte-hartzaileak. 18 urte beherako partaideek, berriz, 100 eurotako erosketa-txekea irabaz dezakete, ikastetxean bertan parte hartuz edota goiko bidea erabiliz.
Aurreko edizioetan moduan aurten ere elkarte desberdinetako kideek osatuko dute epai-mahaia, gizonezkoak zein emakumezkoak. Horien iritziz, piropo ona izateko, originala, laburra eta konnotazio negatibo gabea izan behar da, hau da, adierazkoa, sortzailea eta ez-sexista izango dira piropo saridunak.
Iazko irabazlea hauxe izan zen: Zure begiekin, munduko farola guztiak jai!
Laburbilduz:
- Oinarriak:
- Lehiaketa zertan datza: Parte hartu nahi duen gizon zein emakumeak euskaraz idatzitako piropoa bidaltzea besterik ez du egin behar. Bi kategoria izango dira: 14-17 urte bitarteko partaideentzat eta 18 urtetik gorakoentzakoa.
- Nola aurkeztu:
- Folioerdi batean, alde batean piropo bera eta, bestaldean, autorearen datuak: izena, adina eta harremanetarako telefonoa.
- Non aurkeztu: liburutegian, Udal euskaltegian, Kaltxango Aek euskaltegian, DBH eta BHI ikastetxeetan edota Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera mezu bat bidaliz.
- Sariak:
- 14-17 urte bitartekoentzako: 100 eurotako txekea.
- 18 urtetik gorakoentzako: Bi pertsonentzako La Perlako Sasoian Jartzeko Talaso Zirkuitua, Masajea Aromaterapiarekin eta Dastatzeko Menua "La Perla Jatetxea"n.
- Aurkezteko epea: Otsailak 14tik (San Balentin eguna), martxoaren 13ra arte.
Anima zaitez eta parte hartu!






Egindako inkestaren arabera, euskalbirusa.org-ko irakurleen gehiengo handi batek ez daki RSSa eta feed irakurleak zer diren ere.



