
Ermuko Ateneo Libertario elkarteak Kontsumo Ekologikoko Kooperatiben inguruko hitzaldi bat antolatu du biharko, otsailak 9. Biolureko Pello Rubiok eta Leire Ibarretxek emango digute produktu eta kontsumo ekologikoaren berri Lobiano Kulturguneko ikus-entzunezko aretoan.
Penintsulan kontsumo ekologikoko ehunka elkarte eta kooperatiba daude. Biharko hitzaldiaren azken helburua Ermuan antzeko elkarte bat osatzea izango litzateke behar adina pertsona gai honetan interesa izanez gero.
Mugimendu hau agente kimikorik ez duten produktuak eskuratzean datza, hau da, ingurugiroa babesten dutenak eta nekazaritza iraunkorretik eratortzen direnak. Horrez gain, nekazaritza ogibide duina izatea bilatzen du mugimendu honek eta produkzioaren kostu eta etekinak ekoizletik kontsumitzailera, prezioak modu artifizialean eraldatzen dituzten bitartekari barik, zuzenean igarotzea.
ELIKAGAI EKOLOGIKOAK KONTSUMITZEKO 10 ARRAZOI ON
1. Osasungarriak dira
2. Ez dute gehigarri sintetikorik
3. Ez dute pestizidarik
4. Ez dute genetikoki aldatutako organismorik
5. Ez dituzte antibiotikorik
6. Ingurunearekiko jasangarriak dira
7. Kalitate maila gorena dute
8. Animalien ongizatearekiko errespetua dute
9. Naturarekiko ere errespetua dute
10. Zaporetsuagoak dira
Hitzordua, bihar, asteartea, hilak 9, arratsaldeko 8etan, Lobiano kulturguneko aretoan.






Egindako inkestaren arabera, euskalbirusa.org-ko irakurleen gehiengo handi batek ez daki RSSa eta feed irakurleak zer diren ere.



