Urte berriarekin batera, Ermuko atleten gorabeherak jasotzen dituen webgune berri baten berri izan dugu: atletismoermua.com.
Bertan Ermuko Atletismo Taldeko Antonio Cid eta Lolo Garciak entrenatutako kirolarien emaitzak ikusteko aukera dago.
Urtarrilaren 17an Bizkaiko Kros txapelketa ospatu zen Barakaldon eta Ander Garciandia eta Arantza Moreno ermuarrek lehen postua eskuratu zuten. Honi esker, Espainiako txapelketan parte hartu ahal izango dute Euskadiko selekzioaren kide moduan, martxoaren 27 eta 28an.
Ermuko atleten berri jakiteko, jo atletismoermua.com webgunera.






Egindako inkestaren arabera, euskalbirusa.org-ko irakurleen gehiengo handi batek ez daki RSSa eta feed irakurleak zer diren ere.



