euskalbirusa.org

  • Testuaren tamaina handiagotu
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina txikiagotu

Euskarazko aisialdia astebururako

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
UmoreaSartzen ari garen asteburu honetan, bada aisialdia euskaraz gozatzeko hainbat aukera.
Gaur, ostirala, antzerkia izango dugu Lobiano kulturgunean, "Ez dok hiru-Bikoteatroa" taldearen eskutik. Bikotearen eskutik, hobeto esanda. Patxo Telleria eta Mikel Martínezek EUSKARAZETAMOL ikuskizuna taularatuko dute. Klik egin lerro honetan espektakuluaren webgunea bistaratzeko. Hizkuntzarekin jolasean, gozatu eta barre egitera gonbidatzen gaituzte. Hitzordua 22:15ean da, eta sarrerak 5€ besterik ez du balio.
 
Bada ere, antzerkiaren aurretik, beste zita bat euskaldunontzat: TXIKITEOKIDE. Berbalagunak Herga tabernan geratuta daude poteoa eta mintzapraktika uztartzeko. Deialdia irekia da, 20:00etan, Hergan.
 
Eta kantuan aritzea gustoko baduzu, ez ahaztu bihar, larunbata, ERMUAN KANTUAN kantu kalejira herrikoia abiatuko dela Ermuko plazatik, eguerdiko 12:30ean.
 
Haurrentzat ere badago zer gozatu euskaraz. Izan ere, bihar, larunbata, "IPUINEZ IPUIN" antzerkia ekarriko du Eidabe taldeak Lobiano kulturgunera. 17:00etan izango da funtzioa, 3€ren truke.
 

Add comment


Security code
Refresh

bilatzailea

Interneten ibiltzeko modu azkarra

Egindako inkestaren arabera, euskalbirusa.org-ko irakurleen gehiengo handi batek ez daki RSSa eta feed irakurleak zer diren ere.

Hona hemen bideo argigarri bat, euskara garbian. Egin klik hemen.

Internet erabiltzeko modu berri eta azkarra ezagutu ezazu!

Inkesta

Oporrak bukatu dira eta...
 

Datozenak

Iraila
Folkez Blai
Irailaren 10ean, ostirala, plazan, 18:30etik aurrera: LAFRA, ZAMBURIEL, SOKAIDE eta SEAFOID taldeen kontzertuak.
Folkez Blai

Irailaren 11an, larunbata, plazan, 18:30etik aurrera: STOLEN NOTES, KEYMPA eta ACETRE taldeen kontzertuak.

Folkez Blai
Irailaren 12an, igandea, plazan, 18:30etik aurrera: LA CAMERATA CERVANTINA eta OLGA Y LOS MINISTRILES taldeen kontzertuak.
Ikusi egutegi osoa

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos and videos from Euskal Birusa. Make your own badge here.


Postal lehiaketa


Egin klik irudian lehiaketaren nondik-norakoak irakurtzeko.

LEHIAKETA

Uztaila-abuztuko erantzuna: Tribial Feministak 1200 galdera ditu.

Irabazlea: Mirari Jauregi

SARIA: 2 pertsonentzako afaria Mallabiko Herriko Tabernan

Egoitza aldaketa (behin-behinekoa)

Elexosten obrak direla eta
behin-behineko egoitza berria dugu:

Errebalburu 1, behea

Ermuan, jakina.