euskalbirusa.org

  • Testuaren tamaina handiagotu
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina txikiagotu

Drogetenitturri zenbaki berria, Santixau doinuekin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Drogetenitturri aldizkariaren uztaileko alearekin lagako zaituztegu abuztuaren 30era arte. Irudian klik egin pdf gisa eskuratzeko. Oporretatik bueltan izango gara berriz elkarrekin. Bitartean, oso ondo izan.

 

Santixauetan murgilduta gaude, zatoz gurekin!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 Ermuan jaigiroa nabaria da egunotan, eta larunbatetik asteartera areagotuko da, Santixauetako egun handiak baitira.

Euskal Birusa Elkartetik jaiak eta euskarak bat egin dezaten ahalegintxoa egingo dugu. Euskararen "birusa" kutsatu eta kutsatu arazi, hori da gure nahia baita jai hauetan ere. Aurten "Atara ZaratA!" oihuarekin gatoz. Gora jaia! Bai, baina euskara mingainean bada, hobe!

Txosna daukagu Erdikokalen: "TXIKURIXA", edari eta bokata goxoak eta giro apartarekin. Ongi etorriak izango zarete guztiok. A, eta kamisetak ditugu salgai, polit-politak. Eta pegatinak. Eta jairako gogo itzela.

Zatoz!

 

 

Azken eguneratzea ( Ostirala, 2010(e)ko Uztaila(r)en 23-(e)an 13:27etan )
 

Arramazka taldearen pop doinuak gaur gauean Ermuko Valdespina parkean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
 ARRAMAZKA talde gipuzkoarra izango dugu gaur Santixauen egun handien atarian, parkean, Euskal Birusa Elkarteak antolatuta. Hemen dute beraien myspace gunea, eta beraien lan berriena deskargatzeko aukera ere bada, era librean, hemengo esteka honetan. Pop doinuak aipatu ditugu, eta beharbada folka ere jorratzen dutela esan beharko genuke. Entzun hurrengo kantua eta zuk zeuk erabaki:
 
***AZKEN ORDUKO ZUZENKETA: Elizako arkupeetan izango da azkenik. Euria bota dezakeelako.
 
Azken eguneratzea ( Osteguna, 2010(e)ko Uztaila(r)en 22-(e)an 15:32etan )
 

Sandra Rehder tango kantariak elizako arkupeetan emango du kontzertua gaur

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Argentinako Sandra Rehder kantariaren tango kontzertua, euria aurreikusten denez, elizako arkupeetan izango da azkenean. Gaur, asteazkena, 22:30ean, doan, Santixauetako egitarauaren barnean. Bideoa topatu dugu sarean, Sandra Rehder-en artearen erakusle:

 

 

Azken eguneratzea ( Asteazkena, 2010(e)ko Uztaila(r)en 21-(e)an 11:26etan )
 

"Lusofonías" taldeak fadoa ekarriko du gaur Ermura

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Patricia Colaço kantari portugesak sortu zuen "Lusofonías" 2004an, Madrilen. Portugesez kantatutako musika tradizionala jorratzen dute, batez ere fadoa. Hemen entzun daiteke beraien musika, klik egin.

Gaur, 22:30ean izango da emanaldia, Valdespina parkean, doan, Santixauetako egitarauaren barnean. (Egitarau osoa hemen)

 
Artikulu gehiago...


Orria 2 Zenbatetik 46

bilatzailea

Interneten ibiltzeko modu azkarra

Egindako inkestaren arabera, euskalbirusa.org-ko irakurleen gehiengo handi batek ez daki RSSa eta feed irakurleak zer diren ere.

Hona hemen bideo argigarri bat, euskara garbian. Egin klik hemen.

Internet erabiltzeko modu berri eta azkarra ezagutu ezazu!

Inkesta

Oporrak bukatu dira eta...
 

Datozenak

Iraila
Folkez Blai
Irailaren 10ean, ostirala, plazan, 18:30etik aurrera: LAFRA, ZAMBURIEL, SOKAIDE eta SEAFOID taldeen kontzertuak.
Folkez Blai

Irailaren 11an, larunbata, plazan, 18:30etik aurrera: STOLEN NOTES, KEYMPA eta ACETRE taldeen kontzertuak.

Folkez Blai
Irailaren 12an, igandea, plazan, 18:30etik aurrera: LA CAMERATA CERVANTINA eta OLGA Y LOS MINISTRILES taldeen kontzertuak.
Ikusi egutegi osoa

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos and videos from Euskal Birusa. Make your own badge here.


Postal lehiaketa


Egin klik irudian lehiaketaren nondik-norakoak irakurtzeko.

LEHIAKETA

Uztaila-abuztuko erantzuna: Tribial Feministak 1200 galdera ditu.

Irabazlea: Mirari Jauregi

SARIA: 2 pertsonentzako afaria Mallabiko Herriko Tabernan

Egoitza aldaketa (behin-behinekoa)

Elexosten obrak direla eta
behin-behineko egoitza berria dugu:

Errebalburu 1, behea

Ermuan, jakina.