euskalbirusa.org

  • Testuaren tamaina handiagotu
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina txikiagotu

Gaur, zine-kluba: "La cinta blanca"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Michael Haneke zuzendariaren "Das weisse band" izango dugu gaur zine-klubean, 2009an Cannes-en sari nagusia jaso zuen filma.

Sesio bi izango dira, 19:00etan eta 21:30ean, Lobianon, doan.  Hau da trailerra gazteleraz, baina gogoratu zine-klubean jatorrizko bertsioan emango dela, alemanieraz, gaztelerazko azpitituluekin.

 

Errotabarri eskubaloiko neskak Espainiako finalean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Errotabarri eskubaloi taldeko neskak (kadeteak) gaur Galizian izango dira Espainiako txapelketaren fase finalean. Porriño herrian jokatuko dira finaleko partiduak eta Ermuko neskak beste hiru talderekin lehiatuko dira. Facebook-en taldea osatu da Errotabarri eskubaloiko nesken gorabeherak jarraitzeko, egin klik hemen.

 

Euskarazko aisialdi aukera gehiago Berbalagunekin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ermuko Berbalagunetik jaso dugu gonbidapena datozen ekitaldietarako:
 
Hainbat kontu aste honetarako:
 
Ostegun honetan hasiko da TXALAPARTA ikastaroa. Oraindik plazak daude beraz garaiz zabiltza izena emateko.
Gogoratu, doan da, maiatzaren 27, ekainaren 3 eta 10ean, 19:00-21:00, Beti ondoko "Beti-txarto" musika taldeen lokalean.
 
Ostiralean TXIKITEOKIDE BEREZIA. Zergatik? Mallabian egingo dugulako. Bai, urtean behin horrela egiten dugu.
Horretarako, 19:30ean geratu gara Herga kanpoan. Pare bat kotxe beharko da. Poteoa ofizialki 21:45ean bukatuko da baina.....
 
Ekainean, MENDIBIL mendira mendi-irteera bat egingo dugu (asteburuan, goizez, 4 orduko ibilaldia). Data zehaztu barik.
Jakin behar dugu jendea prest egongo litzatekeen. Etorri nahi baduzu, beraz, idatzi Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera.
 
Ekainean, DEBA-ZUMAIA kosta ibilbidea egingo dugu (asteburuan, goizez, 6 orduko ibilbidea). Data zehaztu barik.
Jakin behar dugu jendea prest egongo litzatekeen. Etorri nahi baduzu, beraz, idatzi Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera.
Azken eguneratzea ( Asteartea, 2010(e)ko Maiatza(r)en 25-(e)an 10:48etan )
 

"Kirolaz blai" kiroldegiko udarako egitaraua aurkeztu da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ermuko Udal Kirol Erakundeak "Mójate de deporte. Kirolaz blai" udarako kanpaina aurkeztu du. 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzat "multiabentura" jarduera anitzeko programa batetik eta 3 urtetik gorako edonorentzako igeriketa ikastaroak bestetik.

“Multiabentura 2010” ekainaren 28tik uztailaren 15era bitarteko astelehenetik ostegunera artean gauzatuko da. Ordutegiak hiru ordu barne hartzen ditu, goizeko 10:00etatik 13:00etara bitartean. UKEk atal honetan 81 toki eskaintzen ditu. Ostegunero txango bat egingo da eta aurreikusitakoak ondorengoak dira: Sopuertara, zuhaitzen arteko abentura parkera, Uribe Kostara trekkinga egitera eta Sopelara, hondartzan bodyboard egitera. Jarduera honetan izena emateagatik ordaindu beharreko prezioak ondorengoak dira: abonatuek: 80,40€ eta abonatu ez direnek: 116,80€.

“Igeriketako ikastaro trinkoak”: Ekainaren 24tik uztailaren 16ra, 3 urtetik aurrerako pertsona ororentzat eskaintzen dira. Maila guztiak emango dira: uretara egokitzea, hastapena, hobekuntza eta igeriketa eskola. Saio bakoitza hiru ordu laurdenetakoa izango da, iaz baino bost minutu luzeagoa. Jarduera honetan izena emateagatik ordaindu beharreko prezioak ondorengoak dira: abonatuek: 52,90€ (egokitzapena: 123,40€) eta abonatuak ez direnek: 95,95€, egokitzapena: 163,60€).

Izena emateko epea hilabetekoa da, gaurtik ekainaren 23ra artekoa.

 

 

Berdintasunaren aldeko txapak egiteko tailerrean izena emateko epea zabalik

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Berdintasunaren aldeko txapen tailerra, maiatzaren 15ean egitekoa zena, datorren asteko larunbatean izango da, maiatzaren 29an, 10:00etatik 14:00etara.

16-25 urteko neska gazteei zuzendua dago eta izen emateak 5€ balio du. Ermuko Emakumeen Topalekuan, (Izelaieta, 12) edota 943 17 10 30 telefonoan apuntatu zaitezke.

Blog honetan (Las chaperas) ikusi daitezke antzerako tailer batean eginikoak.

 
Artikulu gehiago...


Orria 10 Zenbatetik 46

bilatzailea

Interneten ibiltzeko modu azkarra

Egindako inkestaren arabera, euskalbirusa.org-ko irakurleen gehiengo handi batek ez daki RSSa eta feed irakurleak zer diren ere.

Hona hemen bideo argigarri bat, euskara garbian. Egin klik hemen.

Internet erabiltzeko modu berri eta azkarra ezagutu ezazu!

Inkesta

Oporrak bukatu dira eta...
 

Datozenak

Iraila
Folkez Blai
Irailaren 10ean, ostirala, plazan, 18:30etik aurrera: LAFRA, ZAMBURIEL, SOKAIDE eta SEAFOID taldeen kontzertuak.
Folkez Blai

Irailaren 11an, larunbata, plazan, 18:30etik aurrera: STOLEN NOTES, KEYMPA eta ACETRE taldeen kontzertuak.

Folkez Blai
Irailaren 12an, igandea, plazan, 18:30etik aurrera: LA CAMERATA CERVANTINA eta OLGA Y LOS MINISTRILES taldeen kontzertuak.
Ikusi egutegi osoa

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos and videos from Euskal Birusa. Make your own badge here.


Postal lehiaketa


Egin klik irudian lehiaketaren nondik-norakoak irakurtzeko.

LEHIAKETA

Uztaila-abuztuko erantzuna: Tribial Feministak 1200 galdera ditu.

Irabazlea: Mirari Jauregi

SARIA: 2 pertsonentzako afaria Mallabiko Herriko Tabernan

Egoitza aldaketa (behin-behinekoa)

Elexosten obrak direla eta
behin-behineko egoitza berria dugu:

Errebalburu 1, behea

Ermuan, jakina.