euskalbirusa.org

  • Testuaren tamaina handiagotu
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina txikiagotu

Errotabarriko neskak Espainiako laugarrenak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Errotabarri eskubaloi taldeko neskak 4. postuan gelditu dira Espainiako txapelketan, baina pozik daude, bertaraino iristea ez baita izan gauza makala. Porriñon (Pontevedra) jokatu dira azken faseko partidak. Argazkian alai agertzen dira lau talde finalistak, beraien dominekin.
Azken eguneratzea ( Asteazkena, 2010(e)ko Ekaina(r)en 02-(e)an 16:09etan )
 

Berbalagunekin Flyscharen ibilbidea egitera

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Datorren zapatuan, ekainak 5, DEBA-ZUMAIA kostako ibilbidea antolatu du Berbalagunek, Flyscharen ibilbidea egiteko.

Hauxe da plana:
09.01 Ermuko tren geltokian trena hartu Debaraino.
09.44 Debara heldu eta ekin ibilaldiari
14.00 Zumaiara heldu (edo lehentxoago) eta norberak nahi duena egin:
- bokatatxo bat jan eta 15.29 ko trena hartu (16.20 Ermuan). Badago ere 14.29an hartzea.
- Lasaiago ibili, bokata edo menutxo bat, bueltatxoa Zumaian.... eta nahi denean (beti "eta 29 minututan") ermura bueltatu (bidaiak 50 minutu irauten du.
    
Etorri nahi baduzu, mesedez, izena eman SMSa bidaliz 639414205 telefonora edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatziz.
    
Umeak ere ekar ditzakezue baina, kontuan hartu 3 ordu pasatxoko ibilaldia dela.

Azken eguneratzea ( Asteartea, 2010(e)ko Ekaina(r)en 01-(e)an 10:42etan )
 

Inmigrazioari buruzko erakusketa zabalduko da gaur

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
X. Inmigrazio Jardunaldiak pasa den ostiralean hasi ziren dantza afrikarren ikastaro batekin. Gaur erakusketa zabalduko da, "Inmigrazioa, lehen eta orain" lelopean. Lobiano kulturgunean izango da, arratsaldeko 7etan, eta lunch batez gain, erakusketan bisita gidatua izango da.
 

Iñaki Urrutia umorista, gaur, Lobianon

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Iñaki Urrutia telebistan aritu da umorezko monologoak egiten eta baita aurkezle gisa ere (ETB2ko "Euskadi Comanche"). Gaur, Ermuan, "Unplugged: una comedia desenchufada" aurkeztuko du, Gaztela-Mantxako zentroak antolatuta. Webgunea badu, hemen, eta baita myspace ere, hemen.

 

Drogetenitturri zenbaki berria, zuzenean ahora

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Maiatzeko Drogetenitturri aldizkaria kalean da. Hona edukia:

AZALA: Zabaldu ahoa, uhmmmm... TALDE-TXOKO: Txindurri txistu eta dantza taldea. ELKARRIZKETA: Atxen Jiménez eta Nicolás Ramírez. MALLABIAN ZER?: Futbito taldea Euskal Ligan. ERREPORTAJEA: Filo bordatzailea. MOTZEAN: Irakurri, gozatu eta oparitu. ELKARRIZKETA: Julen Sololuze eta Beñat Ugartetxea. ELKARRIZKETA: Mikel Urdangarin. BOTEPRONTOA Juanjo Astoreka. KIROLZALE: Amadeo González. IRITZIA: Etxeko langileak. ANTZINAKOAK: Ermua 1969, Mallabia 1955. KALEKO INKESTA: Ermua txartela.

Egin klik irudian edo jo "Deskargak" atalera Pdf gisa jaisteko.

Azken eguneratzea ( Osteguna, 2010(e)ko Maiatza(r)en 27-(e)an 15:34etan )
 
Artikulu gehiago...


Orria 9 Zenbatetik 46

bilatzailea

Interneten ibiltzeko modu azkarra

Egindako inkestaren arabera, euskalbirusa.org-ko irakurleen gehiengo handi batek ez daki RSSa eta feed irakurleak zer diren ere.

Hona hemen bideo argigarri bat, euskara garbian. Egin klik hemen.

Internet erabiltzeko modu berri eta azkarra ezagutu ezazu!

Inkesta

Oporrak bukatu dira eta...
 

Datozenak

Iraila
Folkez Blai
Irailaren 10ean, ostirala, plazan, 18:30etik aurrera: LAFRA, ZAMBURIEL, SOKAIDE eta SEAFOID taldeen kontzertuak.
Folkez Blai

Irailaren 11an, larunbata, plazan, 18:30etik aurrera: STOLEN NOTES, KEYMPA eta ACETRE taldeen kontzertuak.

Folkez Blai
Irailaren 12an, igandea, plazan, 18:30etik aurrera: LA CAMERATA CERVANTINA eta OLGA Y LOS MINISTRILES taldeen kontzertuak.
Ikusi egutegi osoa

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos and videos from Euskal Birusa. Make your own badge here.


Postal lehiaketa


Egin klik irudian lehiaketaren nondik-norakoak irakurtzeko.

LEHIAKETA

Uztaila-abuztuko erantzuna: Tribial Feministak 1200 galdera ditu.

Irabazlea: Mirari Jauregi

SARIA: 2 pertsonentzako afaria Mallabiko Herriko Tabernan

Egoitza aldaketa (behin-behinekoa)

Elexosten obrak direla eta
behin-behineko egoitza berria dugu:

Errebalburu 1, behea

Ermuan, jakina.