euskalbirusa.org

  • Testuaren tamaina handiagotu
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina txikiagotu

Ermuko bandera bordatua Irulitxa fanfarreari eta Errotabarri eskubaloiko neskei

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ermuko Udalbatzak harrera ofiziala egingo die gaur herriko bi elkarteko kideei, oraintsu bakoitzak bere alorrean emaitza arrakastatsuak lortu izan dituztelako eta gure herriaren izena lau haizeetara zabaldu dutelako Ermua munduan ezagunago eginez. Elkarte horiek ‘Irulitxa musika fanfarrea’ eta Ermuko Errotabarri Eskubaloi Taldea dira. Ekitaldiaren buru herriko alkate Carlos Totorika egongo da eta elkarte bakoitzeko ordezkariei herriko banderaren ale bana emango die. Bandera bakoitzean elkartearen izena bordatua egongo da. Ekitaldia udaletxeko Osokoaren Bilkura aretoan egingo da, arratsaldeko zazpietatik aurrera.

Irulitxa fanfarreak ‘Urrezko Palmondoa’ izeneko sari orokorra irabazi du, Frantziako Condom herrian, Armagnac lurraldean (Okzitaniako mendebaldean) ospatu den Kaleko musika Banden Nazioarteko Jaialdian . Ermuarrak bandarik onenena eta osatuena izateagatik saritu dituzte. Talde ermuarrak parte hartu duen bere lehen urtean ‘epaimahaiak baloratzen zituen hiru ataletatik bitan puntuetara lehenengo postuan sailkatuz gero. Ermuarrek hiru ataletatik bitan lortu dituzte punturik gehienak; musika tradizionalean eta animazioan, hain zuzen ere. Jaialdi horretan garaipena lortzeak eta Ermua herriaren izena Frantzian nahiz Europan barrena ezagutzera eman izanak, aintzatespena merezi duela erabaki da.

Bestalde, Ermuko Errotabai Eskubaloi taldeak eta, zehazkiago, kadete taldeko neskak Espainiako txapelketako laugarren postuan amaitu dute. Kirol proba hori maiatzeko azken astean jokatu izan dute O Porriño herriko kiroldegian (Pontevedran). Taldeko kirolari, entrenatzaile, zuzendaritzako kide eta zaletuek ere, gure herriko irudia eta izena zabaltzen jardun dutenez, egin duten lorpena aintzat hartuko eta harrera egingo zaie.

(www.ermua.es webgunetik)

 

Ermuko gozo tipikoaren bila

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

(www.ermua.es-etik hartua)

Udal Toki Garapen alorrak Lobiano Gastronomia elkartearen laguntzaz lehiaketa deitu du hiribilduaren gozo tipikoa izango dena aukeratzeko xedez. Dakigunez gure gizartean oso ohikoa da jaki edo gozoren bat erosi eta ekartzea bidaia egin eta edonora joaten garenean, etxekoekin, lagunekin edo lankideekin konpartitzeko edo horiei oparitzeko. Ermuan, orain artean behintzat ez dugu horrelakorik bete dezakeen produktu esanguratsurik, hau da, herriaren oroigarri edo adierazgarri izan daitekeena, bertan egindakoa eta edozein lekutara eramateko modukoa.

Lehiaketara pertsona oro aurkeztu ahal izango da, hala pertsona partikularrak nahiz ostalaritza edo gozogintza sektoreetako enpresak.

 

Lehendabiziko saritua Udal Liburutegian, "Irakurri, gozatu eta oparitu" kanpainaren baitan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

"Irakurri, Gozatu eta Oparitu" egitasmoaren barnean Liburutegiak egiten duen zozketaren lehenengo irabazlea Arantza Totorika izan da. Atzo jaso zuen saria: hiru liburu eta 30 euroko erosketa-txekea. Diru honekin euskerazko literatura liburuak erosi ahal ditu Maribel edo Xiripot Liburudendan irailaren 30a baino lehen.

Zozketa hau apirila eta maiatzean  irakurri duten liburuaren fitxa bete duten bazkide guztien artean egin da.

Hurrengo zozketa bat ekaineko partehartzaile guztien artean egingo da eta hirugarrena uztaileko partehartzaileen artekoa izango da.

 

Gaur, zine-kluba: "Retorno a Hansala"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 Gaur, zine-klubak Inmigrazio Jardunaldiekin bat egingo du eta "Retorno a Hansala" filma ekarriko du Lobianora. Chus Gutiérrezek 2008an zuzendutako lan honek kritika oso onak jaso izan ditu. Trailerra ekarri dizuegu hona, beti bezala.

Gogoratu bi sesio izango direla, 19:00etan eta 21:30ean, Lobianoko aretoan, doan. 

 

Mahai-ingurua gaur Emigrazioaren bilakaeraz

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Inmigrazioari buruzko jardunaldiek mahai-ingurua ekarriko dute gaur Ermura. Gaia "Emigrazioaren bilakaera azken hamarkadan" izango da eta hizlariak honakoak:

Xabier Aierdi, soziologoa.

Ane Enzunza, Ermuko inmigrazio teknikaria.

Gina del Castillo, "Adiskidetuak" etorkinen elkarteko kidea.

Hitzordua 19:00etan da, gaur, Lobiano kulturgunean.

Jardunaldiok bihar zinea eskeiniko dute, Chus Gutiérrezen "Retorno a Hansala", eta larunbatean Kultur arteko Jaialdia.

 
Artikulu gehiago...


Orria 8 Zenbatetik 46

bilatzailea

Interneten ibiltzeko modu azkarra

Egindako inkestaren arabera, euskalbirusa.org-ko irakurleen gehiengo handi batek ez daki RSSa eta feed irakurleak zer diren ere.

Hona hemen bideo argigarri bat, euskara garbian. Egin klik hemen.

Internet erabiltzeko modu berri eta azkarra ezagutu ezazu!

Inkesta

Oporrak bukatu dira eta...
 

Datozenak

Iraila
Folkez Blai
Irailaren 10ean, ostirala, plazan, 18:30etik aurrera: LAFRA, ZAMBURIEL, SOKAIDE eta SEAFOID taldeen kontzertuak.
Folkez Blai

Irailaren 11an, larunbata, plazan, 18:30etik aurrera: STOLEN NOTES, KEYMPA eta ACETRE taldeen kontzertuak.

Folkez Blai
Irailaren 12an, igandea, plazan, 18:30etik aurrera: LA CAMERATA CERVANTINA eta OLGA Y LOS MINISTRILES taldeen kontzertuak.
Ikusi egutegi osoa

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos and videos from Euskal Birusa. Make your own badge here.


Postal lehiaketa


Egin klik irudian lehiaketaren nondik-norakoak irakurtzeko.

LEHIAKETA

Uztaila-abuztuko erantzuna: Tribial Feministak 1200 galdera ditu.

Irabazlea: Mirari Jauregi

SARIA: 2 pertsonentzako afaria Mallabiko Herriko Tabernan

Egoitza aldaketa (behin-behinekoa)

Elexosten obrak direla eta
behin-behineko egoitza berria dugu:

Errebalburu 1, behea

Ermuan, jakina.