euskalbirusa.org

  • Testuaren tamaina handiagotu
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina txikiagotu

Aste gastronomikoa gaur hasiko da Ermuan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Ermuko 25 tabernatan pintxo berezia izango dugu aste honetan. Izan ere, gaur hasi eta larunbatera arte 10. Gastronomia Jardunaldietan murgilduta egongo dira gure herriko ostalariak, eta lehiaketarako propio prestatutako pintxoak dastatzeko aukera izango dugu denok. Bestelako ekitaldiak ere izango dira Lobiano Gastronomia Elkarteak antolatzen dituen jardunaldiotan: Afari bereziak, ogi tailerra, kafe dastaketa, bakailao txapelketa, sagardo dastaketa... Informazio gehiago Lobiano Elkartearen webgunean topatuko duzu. Egitaraua deskargatzeko egin klik hemen.
Azken eguneratzea ( Astelehena, 2010(e)ko Ekaina(r)en 14-(e)an 11:32etan )
 

Gaur, zine-klubean: "Ander"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

"Ander" homosexualitatea gai duen euskarazko lehenengo film luzea da. Sari eta aipamen ugari jasotakoa da eta gaur, Lobianon ikusteko aukera izango dugu, bi sesiotan, 19:00 eta 21:30ean, doan.

Ander.com webgunean filmaren inguruko informazio ugari dago.

 

 

Azken eguneratzea ( Osteguna, 2010(e)ko Ekaina(r)en 10-(e)an 10:12etan )
 

Arantza Moreno ermuarra Espainiako txapeldun Jabalina jaurtiketan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Pasa den asteburuan Autonomi Erkidegokako Espainiako Atletismo Kadete Txapelketa jokatu da Lloret de Mar-en (Girona). Ermuko bi atleta zegoen Euskadiko Selekzioan, Ander Garciandia eta Arantza Moreno.

Azken honek, 39,66m-ko markarekin urrea eraman zuen Jabalina Jaurtiketan. Bigarren urrea da Arantza Morenorentzat Espainiako txapelketetan eta ekainaren 26an hirugarrenaren bila joango da Iruñeara.

Arantza Moreno, Ander Garciandia eta beste atleta ermuarren kirol gorabeherak jarraitzeko, jo ATLETISMOERMUA webgunera.

Azken eguneratzea ( Asteazkena, 2010(e)ko Ekaina(r)en 09-(e)an 10:21etan )
 

Iñaki Arregi Iartza hil da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Iñaki Arregi Iartza hil da gaur goizean, gaixotasun luze baten ondorioz. Markina-Xemeinen zendu da, bere etxean.

Euskal Birusa Elkartea eta Drogetenitturri aldizkariaren sortzaile eta bultzatzaile izanikoa, 1992az geroztik UEMAn egon zen lanean, eta zuzen-zuzenetik jarraitu zituen euskararen normalizazio bidean azken urteotan egindako urratsak. Larunbat honetan izango da, hain zuzen, Uema eguna, Mallabian, eta omenaldia egingo diote.

Arregiren gorpua Berriatuko beilategian egongo da gaur 17:00etatik 20:00etara, eta bihar 11:00etatik 13:00ak arte. Bihar arratsaldean erraustu egingo dute.

Ostegunean egingo diote azken agurra, Markina-Xemeingo udaletxe zaharreko aretoan, 19:30ean hasita.

 

Sabel dantza ikastaroa berbalagunekin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Datorren astean sabel-dantza ikastaroa izango da Lobianon, Berbalagunek antolatuta. Ikastaroaren egunak, ekainaren 17, 24 eta uztailaren 8a izango dira, ostegunak, arratsaldeko 7etan.

Ikastaroa doan da, euskaraz emango da eta antolatzaileen arabera "dantza ariketa bikaina da gerri eta inguruko giharrak trinkotzeko, umeak izango edota izan berri dituztenentzat, pelbis ingurua sendotzen laguntzen duelako. Autoestimua indartzen ere laguntzen du."

Izena emateko epea ekainaren 16an bukatzen da, eta hurrengo lekuetan egin ahal da: Lobiano kulturgunean, 639414205 telefonoan edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidean.

 
Artikulu gehiago...


Orria 7 Zenbatetik 46

bilatzailea

Interneten ibiltzeko modu azkarra

Egindako inkestaren arabera, euskalbirusa.org-ko irakurleen gehiengo handi batek ez daki RSSa eta feed irakurleak zer diren ere.

Hona hemen bideo argigarri bat, euskara garbian. Egin klik hemen.

Internet erabiltzeko modu berri eta azkarra ezagutu ezazu!

Inkesta

Oporrak bukatu dira eta...
 

Datozenak

Iraila
Folkez Blai
Irailaren 10ean, ostirala, plazan, 18:30etik aurrera: LAFRA, ZAMBURIEL, SOKAIDE eta SEAFOID taldeen kontzertuak.
Folkez Blai

Irailaren 11an, larunbata, plazan, 18:30etik aurrera: STOLEN NOTES, KEYMPA eta ACETRE taldeen kontzertuak.

Folkez Blai
Irailaren 12an, igandea, plazan, 18:30etik aurrera: LA CAMERATA CERVANTINA eta OLGA Y LOS MINISTRILES taldeen kontzertuak.
Ikusi egutegi osoa

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos and videos from Euskal Birusa. Make your own badge here.


Postal lehiaketa


Egin klik irudian lehiaketaren nondik-norakoak irakurtzeko.

LEHIAKETA

Uztaila-abuztuko erantzuna: Tribial Feministak 1200 galdera ditu.

Irabazlea: Mirari Jauregi

SARIA: 2 pertsonentzako afaria Mallabiko Herriko Tabernan

Egoitza aldaketa (behin-behinekoa)

Elexosten obrak direla eta
behin-behineko egoitza berria dugu:

Errebalburu 1, behea

Ermuan, jakina.