
Larunbatean Urban Gazte Jaialdia ospatuko da laugarrenez Ermuan. Rapeatze lehiaketarekin zabalduko da egitaraua, hots, "Oilar borroka"bezala ezagutzen den norgehiagokarekin, 18:00etan. 19:00etan Cirujanos hip-hop taldearen kontzertua izango da eta ondoren oilar borrokaren finala. Bukatzeko, Logela Multimediaren "Papiro-flexia" (bideoa hemen) ikuskizuna taularatuko dute. Ekitaldi guztiak plazan izango dira.






Ermuko San Juan Sua asteazkenean ospatuko da, hilak 23. Aurtengo berrikuntzen artean, irrintzi ikastaro bat antolatu da Nekane Akarregirekin. Astelehenean izango da, hilak 21, 20:00etan Musika Eskolan. Ordubete inguruko ikastaroan irrintzia botatzeko teknika erakutsiko da. San Juan gaueko irrintzi lehiaketara prestatuago joateko aukera paregabea dugu, eta doakoa da.

Egindako inkestaren arabera, euskalbirusa.org-ko irakurleen gehiengo handi batek ez daki RSSa eta feed irakurleak zer diren ere.



