Ermua Aterpe/Ermua Acoge jardunaldiak Ekainaren 6ra arte
Osteguna, 2009(e)ko Ekaina(r)en 04-(e)an 14:37etan
ebirusa
Egunotan Ermuan, IX Inmigrazio Jardunaldiak ditugu, urteroko zita garrantzitsu bilakatu direnak. Partaidetza handiena zapatuan ematen bada ere, kultur arteko jaiean, alegia, egitaraua mamitsua da eta ia denetarik bada. Pasa den astelehenean hasi eta datorren iganderarte, hona hemen zertan datzan aurtengo Ermua Aterpe/Ermua Acoge:
 Ekainaren 1tik 6ra: ARGAZKI ERAKUSKETA: “Emakumeen ekarpenak ekonomiari: Begi-bistakotik ikustezinera” Emakumeak Aniztasunean elkartearen eskutik Ordutegia. 6etatik 8etara Astelehena, 1a, AURKEZPEN EKITALDIA, luntxa eta bisita gidatua , “Emakumeak Aniztasunean” elkarteko kide batekin Arratsaldeko 7etan
Ekaianaren 3a, asteazkena: HITZALDIA “Krisia, Inmigrazioa eta Atzerritartasun Legearen erreforma berria”, Maite Fernández, giza langilearekin Arratsaldeko 7etan. Lobianon
Ekainaren 4a, osteguna: ZINE-KLUBA: “Ilegales”, Ignacio Vilar-ena 9´30etan. Lobianon, Mudo –Drogot-en eskutik
Ekainaren 6a, larunbata: KULTUR-ARTEKO JAIA Goizeko 11etatik aurrera, Kardenal Orbe Plazan -11etan: Azoka multikulturalaren hasiera Haurrentzako jokuak , Antxitxiketan-ekin -12´30etan: “BOUHIA” talde bereberearen kontzertua -14´30etan: Kultur-arteko BAZKARI HERRIKOIA -17´00etan: FUTBOL TXAPELKETA: “Rif-eko selekzioa” vs “Latinos”. Irabazlea 08/09 denboraldian APFE –ko txapeldunorde izan den “CENTRO GALLEGO”-ren aurka -17´00etan: PERKUSIO TAILERRA Mustapha Agharban-ekin -18´00etan: “RIO SAMBA SHOW ” Brasil-go taldearen kalejira Zubiaurren eta ondoren kontzertua Plazan, Ermuko Dendari eta Ostalarien eskutik -19´30etan: “HABANA SON”, Kubako taldearen kontzertua - Eta gainera: Hennazko tatuajeak, txirikorda afrikarrak, azkazalen margoketa kolonbiarra, idatzi zure izena arabieraz, Ermuko ikastetxeetan egindako hormirudia eta marrazkien erakusketa ...
Maiatzaren 28tik Ekainaren 6ra, Ermuko Dendari eta Ostalarien Elkarteak Bidezko Merkataritzako produktuak dituen otra baten zozketan parte hartzeko boletoak banatuko ditu bezeroen artean.
Antolatzaileak - Egoarbitza Misio Taldea -Komite Internazionalistak -Caritas -Huancavelicaren Lagunak -Ayuda en Acción -Sahararekiko Elkartasun Plataforma -Urko-Punta -Maishule -Maloka
Laguntzaileak -Ermuko Dendari eta Ostalarien Elkartea -Ermuko Ikastetxeak -Mudo-Drogot -Antxitxiketan
Babeslea Ermuko Udala
Jon Maia Ermura berriro, "Riomundo"rekin
Asteartea, 2009(e)ko Ekaina(r)en 02-(e)an 14:22etan
ebirusa
Goiko bideoan, Jon Maia ageri da, iaz, Eibarren, "Riomundo" bere liburuaren aurkezpenean. Euskal Birusak antolatutako Euskal Liburu eta Disko azokarekin batera, maiatzaren 14an, Anaitasuna DBH 4. mailako ikasleek , Jon Maia idazlearekin egoteko aukera izan zuten. Hona hemen, solasaldian egondako ikasleek idazten digutena: Ikasturte honetan Jon Maiaren Riomundo liburua irakurri dugunez, idazlearekin egoteko zortea izan dugu. Solasaldia bi ordutara luzatu zen, eta bere liburuarekin lotutako gertakizun batzuez hitz egin genuen. Kontuan izanda Ermua etorkin asko jasotako herria dela, ikasle gehienok identifikatuta sentitu ginen berak kontatutakoekin. Jon Maiaren familia gerra galdu ostean, desterraturik (bere hitzetan) Euskal herrira lan bila etorri zen, eta bizitakoa, nola integratu ziren, garaiko egoera... kontatu zizkigun. Gaur egun, Maia euskal kulturan oso murgilduta dago eta idazle izateaz gain, Karitateko benta musika taldeko kide ere izan da, eta baita bestelako taldeetarako kanten letra egile ere. Baina batez ere, bertsolari izateagatik da ezagun. Berak dioenez, Euskaldun izatea norberaren esku dago, euskaraz bizi eta euskaraz sentitu egin behar dugu horretarako. Eta garrantzitsuena ez da nongoa zaren, nongoan sentitzen zaren baino. Oso gustora entzun genuen Maiaren jarduna eta eredugarria iruditu zitzaigun. Eskerrik asko Ermuko Euskal Birusari bera ezagutzeko aukera ematearren. Anaitasuna DBH-ko 4.mailako ikasleak. Ikastolako ikasleek idatzitakoa irakurtzean, solasaldiaren inguruko jakin-mina sortu bazaizu, aste honetan, Extremadurako kultura-etxeak martxan jarritako aste kulturalaren barruan, Jon Maia berriz ere Ermura etorriko da, Riomundo liburuaren solasaldia egitera. Solasaldia, Extremadurako kultur etxean egingo da, ostiralean, arratsaldeko 19:00etan. Animatu eta parte hartu!
Argazkian Jon Maia Ermuko Udalaren saria jasotzen, pasa den maiatzean.
Azken eguneratzea ( Asteazkena, 2009(e)ko Ekaina(r)en 03-(e)an 11:13etan )
Ermuko Gazte Asanblada bildu da
Asteartea, 2009(e)ko Ekaina(r)en 02-(e)an 11:54etan
ebirusa
 
Pasa den larunbatean, maiatzaren 29an, bildu zen Ermuko Gazte Asanblada berria. Hasiera batean, Valdespina parkean zuten hitzordua, baina Ertzantza agertu zen bilera desegitera. Izan ere, 60 bat lagun bildu ziren eta ez omen da legala kalean 20 pertsona baino gehiago elkartzea. Gazteak Eskilarapeko ateneora joan ziren orduan, eta han egin zuten batzarra. Adostu zutenaren arabera, ermuar gazte guztiei zabaldutako bazkari herrikoi bat egingo dute laster, eta Santixauetako Valdespinako kontzertuez arduratzeko asmoa ere badute, rock taldeen elkartearekin batera. Oporraldien ostean, Gazte Eguna ospatzea nahi dute, ekitaldi kulturalez osatua. Horretarako, bigarren asanbladarako deialdia egin dute, Ekainaren 5ean, ostirala, izango da, 20:00etan Orbe plazan. Arazoak saihestu asmoz 19ko taldetan banatuko dira bertaratutakoak. Goian dauden argazkiak, eta gehiago, Eskilarapekon bertan hartu zituen Klemen argazkilari ermuarrak. Gehiago ikusi nahi ezkero, jo hona.
Azken eguneratzea ( Asteartea, 2009(e)ko Ekaina(r)en 02-(e)an 14:46etan )
Zapatu goizean, Ermua ezagutu eta Ermuan kantatu
Ostirala, 2009(e)ko Maiatza(r)en 29-(e)an 11:36etan
ebirusa
Zapatu goizerako plan bi daude Ermuan. Antzinako ERMUA EZAGUTUZ Ermuko antzinako eraikin, baserri, etxe eta bazterrak ezagutu nahi ditugunok 11etan Patxi plazan elkartuko gara. Bertan, antzinako Ermua oso ondo ezagutu zuten Nati eta Mirenek orduko gauza piloa deskribatu eta kontatuko digute. Bukatzeko 12etan luntxa izango dugu Kaltxango euskaltegian. Horrela, nahi duena, tripa bete ostean Ermuan Kantuan-era joan ahal izango da (12:30etan Orbe plazan). Animatuko?
Anaitasuna Ikastolaren eguna larunbatean
Osteguna, 2009(e)ko Maiatza(r)en 28-(e)an 10:31etan
ebirusa
Larunbat honetan, Maiatzak 30, Ikastola Anaitasunak bere eguna ospatzen du. Goizeko 10etatik aurrera, ekitaldi ugari egongo da ikastolan bertan, patioetan eta aretoan, hala nola, tailerrak, ikasleen lanen erakusketa, jolasak, hiru antzezpen, eta kirola egiteko aukera. Lunch batekin emango zaio amaiera jaiegunari, eguerdiko ordubiak aldera.
Azken eguneratzea ( Osteguna, 2009(e)ko Maiatza(r)en 28-(e)an 10:49etan )
|
|