euskalbirusa.org

  • Testuaren tamaina handiagotu
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina txikiagotu

Udako postal lehiaketa abian da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

2010eko udako postal lehiaketa martxan dago. Euskal Birusak antolatuta, urtero lez, udako lehiaketa honek zabalik dauka postontzia zuen postalik politenak jasotzeko, irailaren 30era arte. Parte hartzea oso erreza da: Oporretan edonon zaudela, idatzi bertatik postal polit bat eta Euskal Birusaren 247 postakutxara korreo arruntez bidali.

Sariak ez dira ahuntzaren gauerdiko eztula:

1. Asteburu pasa landetxe batean bi lagunentzat.

2. Egun pasa bi lagunentzat Spa batean.

3. Mendiola jatetxean bi lagunentzako afaria.

Eta gaztetxoenentzat sari bereziak ere izango dira: 50, 40 eta 30€ko erosketa txartelak.

(Irudian klik egin handiago ikusteko)

 

Bigarren Elektrojaia larunbatean parkean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Elektrojaia izango dugu Valdespina parkean, bihar, larunbata, egun eta gauez.

Ermuko "Beti-txarto elektronika taldea" arduratzen da antolaketaz. Talde hau Ermuko D.J. ezberdinek osatzen dute eta iaz hasi ziren elektrojaiarekin, eta jada Ermuko egitarau kulturalean bere lekua hartu dute.

Jaia arratsaldeko 16:00etan hasiko da (house session) eta gaueko ordu txikietara luzatuko (techno session). MUsikaz gain, bideo ikuskizunak eta malabareak ere egongo dira.

Ermuko Panu, Javiersky, Fey, Alexander M D.J-ak eta Txamprax perkusio joleak arituko dira beste batzuekin batera.

Azken eguneratzea ( Ostirala, 2010(e)ko Uztaila(r)en 02-(e)an 10:53etan )
 

Berdintasunerako Plan berria onartu da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Udalaren Osoko Bilkurak ahobatez onartu zuen atzo Ermuko gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko 3. plana. Berdintasun sailaren blogetik ekarri dugu hurrengo iruzkina:

"Ermuko emakume eta gizonen arteko berdintasun mailari buruzko diagnosia 2008an egin ostean, emakume eta gizonen berdintasunerako III. Plana prest dago, eta horren garapenak aukera ezin hobea emango digu, emakumeak udalerriko eremu guztietan duen kokapen eta egoera hobetu eta aurrera egiteko.

Plana egiteko prozesuaren barne partaidetza sustatu dugu, batez ere udaleko politikari eta teknikariena, horiek izango baitira hein handi batean planaren inplementazioaz arduratuko direnak."

Plan hau 2013ra arte egongo da indarrean.

Azken eguneratzea ( Osteguna, 2010(e)ko Uztaila(r)en 01-(e)an 12:00etan )
 

Gervasio Sánchez-en argazkiak, gerraren izugarrikeriaren erakusle

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gervasio Sánchez argazkilari eta kazetariaren "Bizitza minatuak, 10 urte eta gero" argazki erakusketa ikusgai dago Lobiano kulturgunean, uztailaren 13ra arte. Erakusketa txuri beltzezko berrogei argazkik osatzen dute eta Euskal Fondoaren bitartez heldu da Ermura.

Gervasio Sánchez Cordoban jaio zen 1959ko abuztuan, eta 1984. urteaz geroztik kazetari da. Heraldo de Aragón eta La Vanguardia egunkaietan argitaratzen dira bere lanak eta Cadena Ser eta BBCko kolaboratzailea da.

Hainbat argazki libururen egilea da: El cerco de Sarajevo (1995), eta Blume argitaletxeak plazaratutako Vidas Minadas (1997-2002), Kosovo, erbesteratzearen kronika (1999), Gerrako Haurrak (2000), Heriotzaren karabana. Pinocheten biktimak (2002), Denboraren taupadak (2004) -Ricardo Calero eskultore eta artista plastikoarekin batera- eta Sierra Leona, gerra eta bakea (2005).

Manuel Leguinecherekin batera 2001ean Gerraren Begiak (Miguel Gilen omenez) liburua koordinatu zuen eta 2004. urtean Haur soldatuak salbatu literatur saioa argitaratu zuen.

Cirilo Rodríguez, Prentsaren Nazioarteko Kluba, Andaluziako Kultura, Giza Eskubideen Kazetaritza , Liber Press eta Javier Bueno Sariak jaso ditu. Aragoiko erakundeek Portugaleko Santa Isabel urrezko domina eta lan-merituaren domina eman dizkiote, baita Zaragozako seme kutuna izendatu ere.

UNESCOren Bakerako Ordezkari Berezi da 1998. urteaz geroztik.

 

 

Hitzarmena Ermuko Udala eta AEKren artean Berbalagun egitasmoaren inguruan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Atzo, asteazkena, AEK-ko Mertxe Aizpuruk eta Ermuko Udaleko Carlos Totorika alkateak eta Jose Luis Clemente euskara zinegotziak elkarlanerako akordioa sinatu zuten Berbalagun egitasmoaren inguruan. Hona, berbalagunen blogetik hartu dugun iruzkina:

"Gaur, eguerdiko 12.30ean, hilak 23 dituen egun eguzkitsu honetan Ermuko Berbalagunek Ermuko Udalarekin elkarlanerako hitzarmena sinatu du. Berbalagunek bere lehen urratsak ematen hasi zenetik aldarrikatu dugun Hitzamen honek, oraindik ere, txukunago, egokiago eta hobeto lan egiten lagunduko digu. Zorionak, beraz, Euskaraz koop elkarteak, AEKk, kudeatzen duen Berbalaguni, Ermuko Udalari eta Berbalagun egitasmoan parte hartzen duzuen guztioi, azken finean denoi egingo baitigu mesede Udalak izan duen lan aitortze eta hobetze hori.
Bestalde, Sinatze honek urrezko lokarritxoa jarri dio gure edizio amaierari..."

 
Artikulu gehiago...


Orria 5 Zenbatetik 46

bilatzailea

Interneten ibiltzeko modu azkarra

Egindako inkestaren arabera, euskalbirusa.org-ko irakurleen gehiengo handi batek ez daki RSSa eta feed irakurleak zer diren ere.

Hona hemen bideo argigarri bat, euskara garbian. Egin klik hemen.

Internet erabiltzeko modu berri eta azkarra ezagutu ezazu!

Inkesta

Oporrak bukatu dira eta...
 

Datozenak

Iraila
Folkez Blai
Irailaren 10ean, ostirala, plazan, 18:30etik aurrera: LAFRA, ZAMBURIEL, SOKAIDE eta SEAFOID taldeen kontzertuak.
Folkez Blai

Irailaren 11an, larunbata, plazan, 18:30etik aurrera: STOLEN NOTES, KEYMPA eta ACETRE taldeen kontzertuak.

Folkez Blai
Irailaren 12an, igandea, plazan, 18:30etik aurrera: LA CAMERATA CERVANTINA eta OLGA Y LOS MINISTRILES taldeen kontzertuak.
Ikusi egutegi osoa

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos and videos from Euskal Birusa. Make your own badge here.


Postal lehiaketa


Egin klik irudian lehiaketaren nondik-norakoak irakurtzeko.

LEHIAKETA

Uztaila-abuztuko erantzuna: Tribial Feministak 1200 galdera ditu.

Irabazlea: Mirari Jauregi

SARIA: 2 pertsonentzako afaria Mallabiko Herriko Tabernan

Egoitza aldaketa (behin-behinekoa)

Elexosten obrak direla eta
behin-behineko egoitza berria dugu:

Errebalburu 1, behea

Ermuan, jakina.