euskalbirusa.org

  • Testuaren tamaina handiagotu
  • Testuaren tamaina normala
  • Testuaren tamaina txikiagotu

69 minututan Urkora, aurten bigarren aldiz

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Larunbatean, hilak 17, egingo da bigarren aldiz "Urko 69tan ezetz!" ekitaldi mendizalea, Artarrai mendizale taldeak deituta.

Lehiaketaren xedea Urkora igotzea da, baina 69 minututan, eta ezin izango da erloju edo kronomnetrorik eraman. Arau guztiak Artarrairen blogean zehaztuta daude, egin klik hemen.

Argazkikoa iazko izen emate unea da. 68 lagunek hartu zuten parte eta Jokin Uriarte gazteak irabazi zuen 69 minutu eta 27 segunduko markarekin.

Iazko igoerari buruz hemen idatzi genuen, klik egin.

Azken eguneratzea ( Astelehena, 2010(e)ko Uztaila(r)en 12-(e)an 11:45etan )
 

Sallabente jaietan da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Sallabente auzoa jaietan murgilduta dabil egunotan. Arratsalde honetan bertan Erdi Aroko Merkatuaren VII. edizioa irekiko da, ostiraletik igandera artean mantenduko dena. Arratsaldeko seietan mahai-jokoen finalak jokatuko dira. Zazpi eta erdietan buruhandien kalejira egingo da. Gauean play-back saio irekia egingo da, adin guztietako pertsonentzat. Gaueko hamaika eta erdietan Zeus orkestrak dantzaldia girotuko du.

Halaber, auzo honetako jai egitarauaren honen barne, Erdi Aroko merkatuaren VII. edizioa egingo da aurten. Edizio honetan, erdi aroko musika eta emanaldiak nagusituko dira, zer ikusi, zer erosi eta kalejirak izango baitira.

Egitaraua deskargatu ahal da hemen klik eginez.

 

Bizi-Letra irakurzaletasun maratoia, Ermuan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ermuko Udal liburutegiak Bizi-Letra ekimena ekarriko du bihar, osteguna, goiz eta eguerdiz, Ermuko erdigunera.

Bizi-Letra liburutegien arteko maratoi-lehiaketa bat da, eta saria 2000€ko ale sorta bat da, irabazten duen liburutegiarentzat. herri desberdinetatik pasatu ondoren, ostegunean Ermuan izango dugu. Zertan datza? Oso erreza. Bizikleta egokitu bat egongo da, gidariarekin, eta atzean irakurleak joango dira, liburu, aldizkari edota egunkari bat ozen irakurriz. Irakurri ahala, bizikleta mugituko da Ermuko erdigunetik.

Parte hartzeko bi modu daude. Bata, bizikletan irakurriz, horretarako izena eman behar da 943 17 92 12 telefonoan edota Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidean. Beste aukera da, ostegun goizean Patxi plazan egongo den postuan liburu gomendioak egitea. Parte hartzaile guztien artean liburua, poltsa eta elastikoak zozketatuko ditu udal liburutegiak.

Ekimenaren helburu nagusia ekimenarekin bat egiten duten herri guztien artean 365 kilometroko luzera betetzea ahotz ozenez irakurtzen, hau da, kilometro bana urtearen eguneko. Jardueran parte hartzeak, saria du. Punturik gehien lortzen dituzten bi herriek irakurzaletasuna sustatzeko 2000 euro balio duen ale multzoa jasoko dute. Zeintzuk herri diren garaileak aukeratzerakoan herri bakoitzeko liburutegiak dituen bazkide kopurua, erroldako datuak, parte hartzaileak eta egindako kilometro kopurua kontutan hartu eta media egingo da.

Informazio gehiago hemen.

 

Santixauetako egitarau osoa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
UZTAILAREN 14a, ASTEAZKENA
Arratsaldeko 7etan, Orbe Kardinalaren plazan, SOKA-TIRA   lehiaketak emango dio hasiera Txarangen Batzordeak antolatutako txarangen arteko jokoei.
Gaueko 10,30ean, Komite Internaziolistak antolaturiko, HIP-HOP KONTZERTUA Valdespinako Markesaren parkean Betto Snay-ren  eskutik.

UZTAILAREN 15a, OSTEGUNA
Arratsaldeko 7etan, txarangen arteko joko gehiago Orbe Kardinalaren plazan. Oraingo honetan PEPINOA eta ARTABURUaren probak izango dira.
Gaueko 10,30ean, Valdespinako Markesaren parkean “Mortimer” KALE IKUSKIZUNA, Kukubiltxo taldearen eskutik, Euskal Birusak antolatuta.
 

Errekaldeko igerilekua zabalik da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Jada erabilgai dago eta irailaren 5era arte zabalik egongo da.

Udalaren webgunean irakurri dugunez "aurtengo denboraldiko berrikuntza nagusiak bi dira. Lehena, obra eta zerbitzuetako langileak presa txiki bat prestatu izana da, urak dakartzan hosto, makilatxo eta zikinkeriak geldiaraz ditzan, eta horretan egin beharreko mantenu eta garbiketa lanak errazteko. Bigarren berrikuntza, ibaiaren ibilguan harriz eginiko mendoitz bat prestatu da, neguko denboraldiek mendi-mazela eraitsi baitzuten. Sorospen eta salbamendu zerbitzua ‘Deosan kirol zerbitzuko’ enpresari esleitu izan zaio. Horren langile bi bainua hartzera joaten direnen segurtasunaz arduratuko dira, eguneko eguerditik arratsaldeko zazpietara bitartean. Enpresa hori udal kiroldegian sorosle lanak egiten duen berbera da."

Igerilekuak sakonera ezberdina du, gutxieneko lekuan 20 zentimetro izanik eta gehienengoan 200 zentimetrora arte iritsiz. Errekaldeko igerilekuan honako azpiegiturak daude: komun kimikoa, aldagela bi, hainbat paperontzi, iturria, erretokiak , mahai eta jarlekuak.

Udal brigadak herritarren laguntza eskatu du eta, batez ere, erabiltzaileena ‘instalazioa eta bere osagarriak denboraldian zehar egokiro mantendu eta errespetatzeko, guztiok behar bezala izan ditzagun’.

 
Artikulu gehiago...


Orria 4 Zenbatetik 46

bilatzailea

Interneten ibiltzeko modu azkarra

Egindako inkestaren arabera, euskalbirusa.org-ko irakurleen gehiengo handi batek ez daki RSSa eta feed irakurleak zer diren ere.

Hona hemen bideo argigarri bat, euskara garbian. Egin klik hemen.

Internet erabiltzeko modu berri eta azkarra ezagutu ezazu!

Inkesta

Oporrak bukatu dira eta...
 

Datozenak

Iraila
Folkez Blai
Irailaren 10ean, ostirala, plazan, 18:30etik aurrera: LAFRA, ZAMBURIEL, SOKAIDE eta SEAFOID taldeen kontzertuak.
Folkez Blai

Irailaren 11an, larunbata, plazan, 18:30etik aurrera: STOLEN NOTES, KEYMPA eta ACETRE taldeen kontzertuak.

Folkez Blai
Irailaren 12an, igandea, plazan, 18:30etik aurrera: LA CAMERATA CERVANTINA eta OLGA Y LOS MINISTRILES taldeen kontzertuak.
Ikusi egutegi osoa

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos and videos from Euskal Birusa. Make your own badge here.


Postal lehiaketa


Egin klik irudian lehiaketaren nondik-norakoak irakurtzeko.

LEHIAKETA

Uztaila-abuztuko erantzuna: Tribial Feministak 1200 galdera ditu.

Irabazlea: Mirari Jauregi

SARIA: 2 pertsonentzako afaria Mallabiko Herriko Tabernan

Egoitza aldaketa (behin-behinekoa)

Elexosten obrak direla eta
behin-behineko egoitza berria dugu:

Errebalburu 1, behea

Ermuan, jakina.