Ermuko Udal Euskara Sailak 14 urtetik gorakoentzako III piropo lehiaketa antolatuko du San Balendin egunetik martxoaren 13ra bitartean. Ekimenaren helburua eguneroko jardunean euskara modu sortzaile, ez-sexista, adierazkor eta ludiko batean erabili eta zabaltzea da
Lehiaketan parte hartzeko piropo bat idatzi eta
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
helbidera edota Udal liburutegian zein euskaltegietan jarriko diren kutxetan sartzea besterik ez da egin behar; orrialdetxo batean piropoa idatzi, egilearen izen-abizenak, adina eta telefonoa gehitu.
La Perla talasoterapian sasoian jartzeko talaso zirkuitua, masajea Aromaterapiarekin eta dastatzeko menua irabazteko lehian sartuko dira parte-hartzaileak. 18 urte beherako partaideek, berriz, 100 eurotako erosketa-txekea irabaz dezakete, ikastetxean bertan parte hartuz edota goiko bidea erabiliz.
Aurreko edizioetan moduan aurten ere elkarte desberdinetako kideek osatuko dute epai-mahaia, gizonezkoak zein emakumezkoak. Horien iritziz, piropo ona izateko, originala, laburra eta konnotazio negatibo gabea izan behar da, hau da, adierazkoa, sortzailea eta ez-sexista izango dira piropo saridunak.
Iazko irabazlea hauxe izan zen: Zure begiekin, munduko farola guztiak jai!
Lehiaketa zertan datza: Parte hartu nahi duen gizon zein emakumeak euskaraz idatzitako piropoa bidaltzea besterik ez du egin behar. Bi kategoria izango dira: 14-17 urte bitarteko partaideentzat eta 18 urtetik gorakoentzakoa.
Nola aurkeztu:
Folioerdi batean, alde batean piropo bera eta, bestaldean, autorearen datuak: izena, adina eta harremanetarako telefonoa.
Non aurkeztu: liburutegian, Udal euskaltegian, Kaltxango Aek euskaltegian, DBH eta BHI ikastetxeetan edota
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
helbidera mezu bat bidaliz.
Sariak:
14-17 urte bitartekoentzako: 100 eurotako txekea.
18 urtetik gorakoentzako: Bi pertsonentzako La Perlako Sasoian Jartzeko Talaso Zirkuitua, Masajea Aromaterapiarekin eta Dastatzeko Menua "La Perla Jatetxea"n.
Aurkezteko epea: Otsailak 14tik (San Balentin eguna), martxoaren 13ra arte.
Pasa den astearteko hitzaldia antolatu zuen Ermua Libertario taldeak hurrengo idatzia zabaldu du, Ermuan eratu nahi den Kontsumo Ekologikorako taldearen inguruan:
Aurreko otsailaren 9an 40 pertsona inguru bildu ginen Lobiano kultur gunean Biolurreko lagunek eskainitako nekazaritza ekologikoaren berri ematen zuen hitzaldi bat entzuteko.
Dakizuenez, hitzaldi honen helburua, inguruko beste hainbat herrien antzera, kontsumo ekologikorako talde baten eraketa aztertzea zen.
Nahiz eta ekintza hau Ateneo Libertarioak antolatuta egon, hasieratik adierazi genuen gure helburua ez zela talde honen kudeatzaile izatea baizik eta kontsumoaren inguruan talde berri bat sortzea non guk banako moduan parte hartuko genuen.
Biolurreko kideek eskainitako hitzaldian nekazaritza ekologikoa sustatzen zuen bideo bat ikusteko aukera izan genuen, eta ondoren, ekoizle gisa izandako euren esperientzia pertsonala eta inguruan funtzionatzen duten kontsumo ekologikorako talde eredu desberdinak azaldu zizkiguten.
Biolurreko kideek kontsumo ekologikorako talde bat sortzekotan bere laguntza eta aholkularitza eskaini ziguten. Bertaratu zirenen iritziak eta zalantzak entzun ondoren 15 egun barru, hau da, otsailaren 23an asteartean arratsaldeko 20.00etan Lobianon baita ere, gai honen inguruan interesa dutenak berriro batzea erabaki zen. Kontsumo taldeek behar duten sustapenean erreparatuta gai honen inguruan interesa izan dezaketen pertsonengan eragitea erabaki zen gutun hau zabalduz. Hitzaldia amaitutakoan jatorri ekologikoko hainbat jaki eta edari dastatzeko aukera izan genuen. Jarraipena izatea espero dugun topaketa interesgarri honi amaiera emateko modurik onena.
Igandean, Lobiano kulturgunean, animazio filme berezia emango dute. Berezia, batetik, euskaraz egina delako, eta bestetik, adin guztietako pertsonei zuzendua delako, ez bakarrik haurrei.
Asisko Urmenetaren irudiak eta Edorta Barruetabeña eta Unai Iturriagaren gidoia du, eta Juanjo Elordik zuzendua da.
Iaz estreinatu zen zinema aretoetan. Gurera igandean helduko da. Haurrek eta helduek gozatzeko moduko pelikula dugu "Munduaren bira, doan!", irudi aldetik berritzailea eta mezu eta elkarrizketa mamitsuduna.
Zine erotikoaren zikloak gaur izango du jarraipena "No mires para abajo" produkzio franko-argentinarrarekin. Bi hitzordu, 19:00etan eta 21:30ean, Lobiano kulturgunean, musutruk.
Erakusketa
Irailaren 20tik urriaren 3ra: Ertibil Bizkaia: Bizkaiko artista gazteak. Antolatzaile: Ermuko Udala.
Zine-kluba
Hilak 23, osteguna: "Soul kitchen”. 19:00etan eta 21:30ean. Lobiano Kultur Gunean. Sarrera dohainik. Antolatzaile: Mudo-drogot cinematografo /Udal Liburutegia
Erdi Aroko azoka
Hilaren 24tik 26ra: Erdi aroko azoka: hainbat ekitaldi. Orbe kardenalaren plazan eta Zubiaurre kalean. Antolatzaile: Gaztela-Leoneko Kultur Zentrua.
Gaztela-Leoneko astea
Irailaren 24tik urriaren 3ra: Gaztela-Leoneko kultur astea. Hainbat ekitaldi. Antolatzaile: Gaztela-Leoneko KulturZentrua.
Antzerkia
Hilak 24, ostirala: “Cabaret panoli”, Ganso y cíaren eskutik. 22:15ean. Lobiano Kultur Gunean. Sarrera: 5 €. Antolatzaile: Ermuko Udala
Ermuan Kantuan
Hilak 25, larunbata: Ermuan kantuan: kalejira. 12:30ean. Orbe Kardenalaren plazatik. Antolatzaile: Euskal Birusa.