Santixauetarako martxa hartuta, gaur, ostirala, arratsaldeko 7etan, Orbe Kardinalaren plazan, dantza emanaldia izango da Txindurri taldearen eskutik, eta gaueko 10,30ean, BERTSOLARI JAIALDIA Valdespinako Markesaren parkean, Deba-Beheko Bertso Eskolak antolatuta. Bertan izango dira Beñat Ugartetxea, Mikel Olaizola, Jone Uria, Odei Barroso, Ane Labaka eta Aitor Urrutia bertsolariak.
Bihar, larunbata, kirol ekitaldi ugari izango da egunean zehar, tartean "Urko 69tan ezetz!" igoera, eta gauean, San Pelaio parkean Coti argentinarraren kontzertua.
Igandean Santixauetako egitarauak jarraitzen du kirol ekitaldiekin eta kultur zentroek plazan antolatutako folklore jaialdiarekin. Santixauetako egitarau osoa, hemen.